Argi dago gaur egun kirola hainbat lekutan ikusten dugula, eta umeak kirolariak miresten dituztela eta kirolariak eredu bezala ikusten dituztela. Horregatik eta bere bizitasun indarragatik, umeak kirolarako eta mugimendurako joera daukate. Urduritasun hau da irakasleok bideratu behar duguna, kirolak hainbat ohitura osasuntsuak ekartzen dituelako.
Orain esan dudan moduan kirola osasungarria da, baina sozializazioa bultzatzen duen elementu ere bai, bai umeen artean bai helduen artean. Ezaugarri hau kontuan hartzen badugu kirola ikaskuntza-irakazkuntza prozesuetarako oso erabilgarria dela baieztatu ahal dugu, baina kontuan hartu behar dugu kirola(jokoa bezala ulertuta eta ez jolasa bezala) lehiakortasua ere bultzatzen duela, eta hau modu "osasungarri" batean landu behar dela umeen desberdintasunak eta "pikeak" ikasleen arteko bazterketa ekar ez dezaten. Gainera kirolaren bitzartez euskararen erabilera bultzatu ahal du, umeak klase tradizionaletan baino motibatuagoak daudelako eta hizkuntza erabiltzeko beharra somatzen dutelako jokoak era eraginko batean aurrera eramateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario