lunes, 30 de abril de 2012

Teknografia:

Egindako teknografia nire bizitzako esperientzietan oinarritzen da, baina istorioa asmatua da. Instorio honetan ume baten (Mikel) bizitza kontzatzen du, baina bi zatitan. Lehenengo zatian kontatzen dut nola Mikel musikarako talentua duen umea den, baina ez du bere familia, lagunen eta irakasleen laguntza eta aldekotasuna. Ondorioz musika bere bizitzatik baztertzen du, ikasketetan jartzen bere esfortsu guztia "lan ona" izateko.

Bigarren zatian kontatzen dut nola bere familia, lagun eta irakasleen laguntza eta aldekotasuna izanez bere musikarako talentoa lantzen duen, pixkanaka pixkanaka bere helmugak eskuratuz.

Historio hau kontzatzen dut batez ere ni ere bai musikaria naizelako eta uste dudalako familia eta lagunen laguntza ezinbestekoa dela hasierako pausu gogorrak emateko. Beste alde batetik aldarrikatu nahi dut eskolaren eginkizuna ez dela bakarrik nota onak lortzea, baizik eta norberaren zaletasunak deskubritzea eta lantzea. Honela ikasleen zoriontasuna bultzatzen da, beste arloetarako jarrera positiboak lortuz. Hau da, garrantzitsua da ikasketa arloak lantzea, baina hori bezain garrantzitsua, edo baliteke garrantzitsuagoa izatea, norberaren identitatea deskubritzea da.

Historio honekin esan nahi dudana irakaslea umeari lagundu behar diola da, eta ez trabak jarri klaseak isilak eta arazorik gabekoak izateko. Gainera irakaslea somatu behar ditu ikaslearen zaletasunak eta talentuak horiek landu eta bultzatzeko. Talentu hauek aurrera egin dezaten irakasle eta fimiliaren arteko harremanak ezinbestekoak dira.

Istorio hau nire eskuz egina dago.
Musika: Wisdom in chains, the missing links

No hay comentarios:

Publicar un comentario