lunes, 27 de febrero de 2012

iktak lehen hezkuntzan

Gaur egun letra inprimatua gero eta garrantzia gahiago galtzen ari da letra digitalaren aurrean. Egoera hau onartuz gero komenigarria da errealitate hau eskolan plazaratzea. Batez ere eskola delako gizartearen leku bakarra non letra inprimatuaren garrantzia naguzia den. Gizartearen eta eskolaren arteko desoreka hau konpentsatzeko teknologia berrien erabileran heztea da gure erantzukisuna, baina ez soilik honen erabileran, baizik eta horiekiko begirune kritikoa, teknologia berrietan ez direlako guztiak abantailak, badaukatelako bere alde ilunak. Hauek oraindik alde batera utziz honako bideoa uzten dizuet, non ikt-rekin aplikaturiko metodologia aktibo, sortzaile eta kooperatzaile bat erakusten den.

domingo, 26 de febrero de 2012

Euskararen egoera klasean(nire iritzia)

Argi dago denok nahi dugula euskararen egoera hobea izan dadila, baina hartzen ari garen bidea ez da egokia. Azalzen hasi baino lehen argi utzi nahi dut idazten ari naizen hau nire iritzia dela. Nire eskuhartze didaktikoan ikusi dudanez ikasleak txikiak(6-12 urteen artean) direnean euskaraz egin nahi dute, bere irakasleak esaten duten bezala, baina pixka bat handiagoak direnean ikasleak ikusten dute iada ez dutela gogorik irakaslea esaten duena egiteko, irakaslea irakaslea delako, etxeko lanak bidaltzen duena delako, txarto portatzen naizenean nire gurasoekin hitz egiten duelako, zigortzen nauelako,.... Baina zerikusirik dauka hau euskera maitatzeko? Niretzat bai, eskolan ez da euskara maitatzen irakasten, ezta euskaraz bizitzen ere, eskolan euskara beste irakasgai bat bezala irakasten da. Honen ondorioz ikasleak klasetik ateratzean ez dute gogorik euskeraz jarraitzeko. Egia da ikasleak txikiagoak direnean gogotsu egiten dutela euskeraz, baina gogo horiek desagertzen doaz nerbezarora ailegatzen goazenean, hizkuntza ikasgaian bihurtu delako.

Egia da euskara ikasi behar dela, baina euskara ikasgai bat bezala ulertzearen ikuspegi hori apurtu behar da, horrela agian erabilera handitu egingo zen. Gainera euskara ikasteko erarik onena euskaraz egiten eta euskaraz irakurtzen da.

musika hezkuntzaren garrantzia ikaskuntza prozesuan

Beti pentsatu izan da musika klaseak denbora pasa bat direla, bai ikasleentzat eta baita askotan ere irakasleentzan. Baina gaur egun dakigu musika klaseak hainbat aspektutan direla onuragarriak ikasleentzat. Musika sentitzen denean emozioak piztu egiten dira, baina musika ulertzen hasten denean beste ikasgaiekin erlazionaturiko hainbat prozesu kognitibo martxan jartzen dira: irakurmena, matematikarako pentsamendua, sormena,....

Gainera hezkuntza musikala garrantzitsua da ere umeak ez direlako behartuak sentitzen adi eta zintzo zintzo egotera, adi eta zintzo zintzo egoten dira ondo pasatzen ari direlako, bere lagunekin expresatzen direlako musikaren bidez,.... Gainera musika oso onuragarria da ikasle hiperaktiboentzat, hauek adi egoten direlako bere atentzioa borondatez jartzen dutelako, hau da, ez direlako sentitzen lau hormen barruan, sentitzen dute klasean egiten dena interesgarria dela, baina ez berarentzat bakarrik guztiontzat, ondorioz taldearen parte sentituko da. Inongo bereiztasunik gabe ikaskuntzarako beharrezkoak diren jarrerak etaprozedurak hartiko dituzte ikasle hauek.

miércoles, 22 de febrero de 2012

kuktura eta teknologia berriak hezkuntzan

kaxio!!!! Hemen daukazue sortu dudan lehenengo bloga. Hemen niri interesgarriak iruditzen zaizkidan kontuak komentatuko ditut, batez ere teknologia berriekin eta kulturarekin(bere arlo ezberdinetan) erlazionaturiko arloak. Hauek noski hezkuntzarekin izango dute erlazioa. Interesgarriak iruditzen zaidan ikus-entzunezko informazioa eskegiko dut, denon artean gure eginkizun didaktikoa, hau da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu aberatsagoa egin dezagun.