domingo, 26 de febrero de 2012

musika hezkuntzaren garrantzia ikaskuntza prozesuan

Beti pentsatu izan da musika klaseak denbora pasa bat direla, bai ikasleentzat eta baita askotan ere irakasleentzan. Baina gaur egun dakigu musika klaseak hainbat aspektutan direla onuragarriak ikasleentzat. Musika sentitzen denean emozioak piztu egiten dira, baina musika ulertzen hasten denean beste ikasgaiekin erlazionaturiko hainbat prozesu kognitibo martxan jartzen dira: irakurmena, matematikarako pentsamendua, sormena,....

Gainera hezkuntza musikala garrantzitsua da ere umeak ez direlako behartuak sentitzen adi eta zintzo zintzo egotera, adi eta zintzo zintzo egoten dira ondo pasatzen ari direlako, bere lagunekin expresatzen direlako musikaren bidez,.... Gainera musika oso onuragarria da ikasle hiperaktiboentzat, hauek adi egoten direlako bere atentzioa borondatez jartzen dutelako, hau da, ez direlako sentitzen lau hormen barruan, sentitzen dute klasean egiten dena interesgarria dela, baina ez berarentzat bakarrik guztiontzat, ondorioz taldearen parte sentituko da. Inongo bereiztasunik gabe ikaskuntzarako beharrezkoak diren jarrerak etaprozedurak hartiko dituzte ikasle hauek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario