Argi dago denok nahi dugula euskararen egoera hobea izan dadila, baina hartzen ari garen bidea ez da egokia. Azalzen hasi baino lehen argi utzi nahi dut idazten ari naizen hau nire iritzia dela. Nire eskuhartze didaktikoan ikusi dudanez ikasleak txikiak(6-12 urteen artean) direnean euskaraz egin nahi dute, bere irakasleak esaten duten bezala, baina pixka bat handiagoak direnean ikasleak ikusten dute iada ez dutela gogorik irakaslea esaten duena egiteko, irakaslea irakaslea delako, etxeko lanak bidaltzen duena delako, txarto portatzen naizenean nire gurasoekin hitz egiten duelako, zigortzen nauelako,.... Baina zerikusirik dauka hau euskera maitatzeko? Niretzat bai, eskolan ez da euskara maitatzen irakasten, ezta euskaraz bizitzen ere, eskolan euskara beste irakasgai bat bezala irakasten da. Honen ondorioz ikasleak klasetik ateratzean ez dute gogorik euskeraz jarraitzeko. Egia da ikasleak txikiagoak direnean gogotsu egiten dutela euskeraz, baina gogo horiek desagertzen doaz nerbezarora ailegatzen goazenean, hizkuntza ikasgaian bihurtu delako.
Egia da euskara ikasi behar dela, baina euskara ikasgai bat bezala ulertzearen ikuspegi hori apurtu behar da, horrela agian erabilera handitu egingo zen. Gainera euskara ikasteko erarik onena euskaraz egiten eta euskaraz irakurtzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario